XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta turisteak, irriparretxoa egiñaz, berrogei ogerleko yarri eutsozan esku-ganean.
¡Oneik baserritarrok dakien beste!.
Latin erakutsi izan baleutse, zer ez ete eban asmauko gure Patxiko'k!.
Amarrenak eta primisiak kobratzen yarraituko eban, seguru asko, gaur be.
Yatetxe apain-ospetsu baten sartu zan gizona bazkaltzeko asmoz.
Maian yezarri zaneko, serbilletea artu ta kokotean korapillo andia egiñaz, paparretik dindiliz yarri eban.
Itsuskeria nagusiak oarturik, deitu eutsan morroiari ta esan: - Zoaz gizon arengana ta esaiozu bigunki, diplomaziz, emen ez daitekela ori egin.
Yoan zan morroia agindua betetzera, galdetuz: - Zer nai dozu yauna?.
Bizerra mostu ala ulia ebaki?.
Trenean, lenengo mallako yezarlekuetan patxadaz yoizan bidaztiak, biajeruak, gizona!.
Euretariko bat pipeari tiraka keia eriola.
Beste batek diñotso: - Yauna; zorabiatu bear gaituzu danok eta arren yoan zaikidaz beste leku batera pipatu nai badozu.
- Enaz yoango.
Zuk eztozu eskubiderik ni emetik atarateko.